Euskal Selekzioa ordezkatuz

Asier Imaz 2016ko ekainaren 3a

Pasa den asteburuan, Esteponan (Malaga), Txirrindularitza Egokituko Espainiako Txapelketa jokatu zen. Bertan eskualdeko hainbat txirrindulari izan ziren Euskal Selekzioarekin.

Jon Galarraga MH3 mailan aritu zen, 4. eta 5. postu bikainak lortu zituen. Aitor Garziarenak MT1 mailan hartu zuen parte, aipatzekoak bere emaitzak, erlojupekoan brontzezko domina lortu baitzuen, eta errepidean zilarra. Mikel Goikoetxea amezketarra ere bertan izan zen, maila oso onean, MH2 kategorian. Erlojupekoan eroriko batek podiumetik kanpo utzi zuen, hala ere laugarren postua lortu zuen. Emaitz Izagirre eta Asier Mujika tolosarren gidaritzapean aritu ziren txirrindulariak, eta oso pozik agertu dira hauek lorturiko emaitzekin. Hiru txirrindulariak zoriondu nahi dituzte, baita euskal selekzioarekin parte hartu duten beste partaideak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!