Tolosaldeko emakume taldeak saretu nahi dituzte

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 30a

Ekainaren 18an batukada kalejira morea antolatu nahi dute, eta antolatzeko bilera bihar, asteartea, 19:00etan izango da, Abastosen

Ekainaren 18an, kalejira more feminista antolatu nahi dute Tolosaldeko emakume talde ezberdinen artean.
Talde horiek Tolosaldeko ahalik eta emakume gehienek parte hartzea nahi dute kalejira horretan, eta horregatik bihar, asteartea, bilera bat egingo dute 19:00etan, Abastoseko bilera gelan.

Bilera horretan aipatutako kalejira more erreibindikatiboan parte hartzeko gonbita egitea eta berau antolatzeaz gain,  Tolosaldeko emakume talde desberdinen arteko saretzea posible den aztertu nahi dute, eta hitzordu hau horretarako abiapuntu moduan hartu. Horregatik, Tolosaldeko emakume guztiak gaur egingo den bileran parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!