Gutuna: Lurraldebus beharrei erantzun gabe

Feli Insausti 2016ko maiatzaren 26a

Tolosaldea Lurraldebus autobus zerbitzu berria jarri zen momentutik, erabiltzaileok T1 linearen (Abaltzisketa-Amezketa-Alegi-Altzo-Orendain) gabeziak adierazi izan ditugu. Bai larunbatetan, bai udan ezarritako ordutegiak, zuzenean, urte osoko erabiltzaileak kanpoan uzten ditu, lanera joateko autobusik gabe.

Gure lehena duela urtebete azaldu genien, Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz Tolosaldea Lurraldebus zerbitzuaren ardura daraman enpresari. Kostata, baina iazko ekainean lortu genuen bilera bat foru aldundian; entzun ziguten, eta arrazoia eman ere bai, harremanetan jarraituko genuela esanez. Baina, GFAk Tolosaldea Lurraldebusi gure kexa helaraztean 08:10ean eta 13:30ean Abaltzisketatik irteten diren autobusak urte guztian beharrezkoak direla, enpresaren erantzuna ezezkoa izan zen, lortzen ari ginena zapuztuz: ez dutela baliabiderik.

Guk, ordea, ez dugu zerbitzua handitzea eskatzen, dagoena beharren arabera egokitzea baizik, beste linea batzuetan egin duten moduan! Argi geratu da, auzi honetan garrantzi gutxien erabiltzaileok dugula eta, denon diruarekin, herri txikiei zerbitzu publiko bat eskaintzeko proiektuan, benetako beharrak ez direla kontuan hartzen.

Martxoaren 1ean eskualdeko 28 herriekin bilera egin zuen foru aldundiak, arazoak, beharrak eta gabeziak aztertzeko. Gaur, erantzunen zain jarraitzen dugu. Hilabete barru udako ordutegia ezarriko digute berriro, urte osoko erabiltzaileak autoa hartzea behartuz. Aldundiaren eta Tolosaldea Busen erantzunen zain jarraitzen dugu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!