Zubimusu ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunen amaiera

Jon Miranda Labaien 2016ko maiatzaren 24a

Ostegunean, maiatzak 26, 18:30etatik aurrera "50 urte, makina bat lore" lelopean egingo dute ekitaldia Gurea aretoan.

Ospakizunen aurretik, asteazkenean, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, Arizmendi ikastolako zuzendari, Joseba Iñaki Etxezarretak emango du Konfiantzaren Pedagogiari buruzko hitzaldia. Datorren ikasturtean, Zizurkilgo ikastolan jarriko dute martxan eredu hau.

Hitzaldiaren aurretik hitz egin du Ataria irratian, Joseba Iñaki Etxezarretak:

Ostegunean, 18:30an, Zubimusu ikastolan 25 urtetik gora daramatzaten irakasleak omenduko dituzte. Ondoren, Zubimusu kooperatibako ordezkaritza batek, Ikastolen Elkarteko kideek, Udaleko ordezkariek eta ikastolako zuzendariek hartuko dute hitza. Ekitaldia bukatzeko, 19:30ean, luntxa izango da Batean enpresaren eskutik. 

Ostiralean kirol ekitaldiekin eta larunbatean Ikastolaren Egunarekin amaituko dituzte ospakizunak Zubimusu ikastolako kideek.

Nerea Zumeaga ikastolako gerenteak eta Ana Santamaria zuzendari pedagogikoak hitz egin dute egunotarako antolatu dituzten ekimenen inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!