Independentzia Eguna ospatuko du Ernaik ekainean

Ataria 2016ko maiatzaren 23a

Tolosaldeko Ernaik Independentzia Eguna ospatuko du ekainaren 11n Amasa-Villabonan. Eguna aurkezteko bideotxo bat prestatu dugu:

Ernairen esanetan, Independentzia eguna "ez da soilik ospakizun egun bat, preskeptiba iraultzaile batetik, gaur egungo testuinguru ustela iraultzeko pauso bat da".

Etorkizuneko Euskal Herri sozialistaz feminista eta euskalduna eraikitzeko gazteria ezinbestekotzat du gazte antolakundeak eta horra bidean,2 gazteon arazoen inguruko eztabaida formakuntza eta praktika iraultzaile bat aktibatzea" beharrezkotzat jotzen dute, eraikuntza "errebelde eta ausart" baten bidean.

Ekainaren 11ra bitarte kanpaina bat abiatuko dute gaurtik aurrera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!