Erniozaleak kultur elkartearen eskerra boluntarioei

Ataria 2016ko maiatzaren 23a

Joan den maiatzaren 15ean, X. edizioan boluntario bezala parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete Erniozaleak elkartetik.

Asteasu, Bidania-Goiatz, Errezil, Aia, Albiztur, Hernialde, Alkiza eta Larraul artean antolatzen dute Erniopeko Mendi Ibilaldia. Erniozaleak kultur elkarteak antolatzen du urtero eta maiatzaren 15ean X. edizioa ospatu zuten.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie Asteasun hasi eta bukatu zen mendi martxan boluntario lanean jardun zuten guztiei. "Zuei esker, egun berezi hau ospatzeko aukera izan genuen denon artean".

Erniozaleak kultur elkarteak, Bengoa familiaren kasua aipatu du bereziki. "Aitona Demetriok 78 urte, alaba Anak 53 urte, Migel semeak 47 urte eta iloba Iñigok 14 urte dituzte eta denek lortu zuten ibilaldi luzea egitea. Bejondiela".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!