Sobronera joango dira Aiztondoko gazteak ekainaren 11n

Ataria 2016ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 27ra arteko epea dago izen emateko eta autobusa Alkizatik 7:30ean aterako da, 7:45ean pasako da Larrauldik eta 8:00etan Adunatik. Informazio gehiago 943 69 39 30 telefonoan edo itsaso@aiztondo.eus helbidean.

Irteeraren prezioa 16 eurokoa izango da eta Aiztondoko 12 eta 17 urte arteko gazteentzako izango da egun osoko txangoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!