Astizko aterpetxean zazpi eguneko gazte udalekuak antolatu dira

Ataria 2016ko maiatzaren 23a

Uztailaren 1etik 7ra bitartean izango dira udalekuak eta izen emateko epea maiatzaren 31ean bukatzen da. Zazpi eguneko egonaldiak 120 euroko prezioa du eta izen emateko, Aiztondoko Zerbitzuen Mankomunitatera jo beharko da, 943 69 39 30 telefonora.

Larraul, Aduna, Asteasu, Zizurkil eta Alkizako 11 eta 17 urte arteko gazteentzako udalak antolatu ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Oraingoan, gazteak sei egunez Lerateko kanpinean bilduko dira eta aktibitate ezberdinak egin ahal izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!