Pilota ibilbideari amaiera gozoa

Andoni Uzkudun 2016ko maiatzaren 22a

Mikel Olaetxea lizartzarrak, agur esan dio pilota profesionalari Beotibar pilotalekuan. Albisurekin batera, 22 eta 16 garaitu dituzte Retegi Bi eta Zubieta. Ondoren, Jokin Altunak, ezin izan du Oinatz Bengoetxea mendean hartu. Buruz buruko txapelketako hirugarren postua leitzarrarentzat izan da.

Arratsalde polita pasatzeko aukera izan da Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jende asko gerturatu da Mikel Olaetxeari agur duin bat eskaintzera eta baita buruz buruko partida ikustera ere. Lehenengo partida, Olaetxea eta Albisuk, Retegi Bi eta Zubietaren aurka jokatu dute eta tanto zoragarriak ikusi dira partidan zehar. Azken emaitza, 22 eta 16-koa izan da urdinen alde. Olaetxearen senide eta lagun ugari gerturatu da eta animoak ez dira falta izan Mikelentzat. Zorionak Mikel!

Bigarren partidan, buruz buruko hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira. Jokin Altunak ez du partida berak nahi bezala hasi eta 9-0-eko partzialarekin aurreratu da Oinatz. Ondoren, Jokinek, tanto ederrak egin ditu baina ez da nahikoa izan Bengoetxeari irabazteko. Azken markagailua honakoan ere, 22 eta 16-koa izan da Oinatzen alde.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!