XIV Orduko Martxa 2016

Oinetakoak ere garrantzitsuak

Tolosaldeko Ataria

Hiru hamarkada luzeko ibilbidea du Aralar Kirolakek atzean, gomendioak luzatzeko adina.

1 Kirol proba gogor bat duzunean, XIV Orduko Ibilaldia bezala, ez itzazu egun horretan ez arropa ezta oinetakoak ere lehenengoz jantzi, ez ezazu arroparik estreinatu egun horretan.

2 Aurretik pistan pisuarekin entrenatu ezazu.

3 Bi orduz behin luzapenak egin itzazu.

4 Glukosa eta gatzak hartuta hidratatu zaitez. Baina, oso garrantzitsua da gehiegikeriarik ez egitea.

5 Bi orduz behin zerbait jatea oso garrantzitsua da.

6 Oso garrantzitsua da norberak bere erritmoari jarraitzea, ez ezazu egin inguruak agintzen dizuna.

7 Norberak erabaki behar du zer den esfortzua, noiz egin edo ez egin.

8 Arropa arina janztea garrantzitsua da. Oinetako bigunak eta izerdia xurgatzeko galtzerdiak jantzi.

9 Hainbat ordutan ibili eta gero, gomendagarria da galtzerdiak eta oinetakoak aldatzea.

10 Eguzkiaz babesteko krema eman eta txapela jantzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!