Aiztondoko erretiratuek bazkaria izango dute maiatzaren 20an

Ataria 2016ko maiatzaren 5a

Egun osoko egitaraua antolatu dute egun horretarako. Bazkaria, Zizurkilgo Iriarte jatetxean izango da.

Goizeko 10:00etan meza egingo dute eta 12:00etan toka jokoa. Bazkariaren ondoren, bingoa egingo dute.

27 euro balioko du menuak eta Aiztondoko bulegoetan eman beharko da izena, maiatzaren 20a baino lehen, 943 69 39 30 telefono zenbakian.

Hauek dira ordaintzeko tokiak: Adunako liburutegia –maiatzak 24, 10:00etatik 11:00etara–, Alkizako liburutegia –maiatzak 26, 10:00etatik 11:00etara–, Larraulgo liburutegia –maiatzak 25, 10:30tik 11:30ra– eta Iriarte etxean –maiatzak 27, 10:30tik 11:00etara–.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!