Begiraleen lan poltsa Uli Mankomunitatean

Ataria 2016ko maiatzaren 4a

Uli Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan (Belauntza, Gaztelu, Leaburu-Txarama eta Orexa) ludoteka
begirale lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi dute.

Beharrezkoa da Begirale Titulua izatea edo lortzeko ikastaroa gauzatzen aritzea eta euskara jakitea. Horrez gain, lau herritako batean erroldaturik egotea, begirale lanetan esperientzia izatea eta haurrak zaintzen esperientzia izatea baloratuko dira. Curriculum Vitaeak maiatzaren 6a, ostirala, baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeetako idazkaritzan edo email honetan: orexa@uli.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!