"Musika bizi eta gozatu" lelopean deitu dituzte ikasleak musika eskolan izen ematera.
4 eta 7 urte bitarteko umeek tailerra izango dute aukeran, musikaz gozatu, jolasa egin, dantzatu eta kantatzeko. 8 urtetik aurrera, musika tresna hautatu ahal izango dute (klarinetea, zeharkako flauta, trikitixa, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua). Helduentzako berriz, aukera egongo da hainbat instrumentutan.