2011 eta 2013 urte bitartean jaiotakoek ludoteka zerbitzua izango dute herriz herri eta 2012 eta 2004 urteen artean jaiotakoek berriz, udalekuak izango dituzte eta beste herrietakoekin batera ibiliko dira. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra eskainiko da zerbitzua.
Bi ordutegi proposatu dituzte: 09:30tik 13:00era –kasu honetan, bigarren 65 euro ordaindu beharko dira eta bigarren edota hurrengo seme alabarengatik 55 euro–; bigarren ordutegia, 09:00etatik 13:30ra bitartekoa da –txanda honetan 90 euroko matrikula ordaindu behar da, bigarren edota hurrengo seme alabarengatik 80 euro–.
Izena emateko orriak herriz herriko liburutegietan eskuratu ahal izango dira eta bertan kontu korrontearen zenbakia jarri beharko da. Izen emateko epea pasa ondoren, ez da inor gehiago hartuko Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatetik jakinarazi dutenez. 8 eta 12 urte bitarteko aurrek, gainera, piraguismoa egiteko aukera izango dute. Uztailaren 23an Getariara joango dira eta irteera honetan parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira. Jolasak, eskulanak eta irteerak antolatuko dituzte udaleko irekien barruan.