Haurren gor nortasuna sendotuz

Mikel Iraola 2016ko apirilaren 15a

asangi topaketa tolosa 2016 5 1460721761599
asangi topaketa tolosa 2016 7 1460721762637
asangi topaketa tolosa 2016 14 1460721765888
asangi topaketa tolosa 2016 1 1460721759386
asangi topaketa tolosa 2016 2 1460721759946
asangi topaketa tolosa 2016 3 1460721760462
asangi topaketa tolosa 2016 4 1460721761039
asangi topaketa tolosa 2016 6 1460721762113
asangi topaketa tolosa 2016 8 1460721763133
asangi topaketa tolosa 2016 9 1460721763579
asangi topaketa tolosa 2016 10 1460721764036
asangi topaketa tolosa 2016 11 1460721764508
asangi topaketa tolosa 2016 12 1460721764966
asangi topaketa tolosa 2016 13 1460721765411
asangi topaketa tolosa 2016 15 1460721766369
asangi topaketa tolosa 2016 16 1460721766809
asangi topaketa tolosa 2016 17 1460721767239

Arans-Gi, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkarteko 40 haur inguru bildu dira, goiz osoan zehar, Tolosako egoitzan, urtean zehar egiten dituzten topaketetako bat burutzeko. 

Duela zazpi urte hasi ziren haurrentzako ekimen hau antolatzen, eta horretan dihardu Begoña Balerdik: "Gorren topaketa asko egiten dira urtean zehar, baina askotan helduak eta haurrak nahastuz. Pentsatu genuen txikiekin aparteko zerbait egin behar zela, galduta sentitu ez zitezen". Harrez geroztik, urtero txikientzako topaketa bat egiten dute Tolosan, Santa Lutzia auzoan duten egoitzan. 

Arans-Gi Elkarteko gainerako bi gorren eskolekin, Donostiakoarekin eta Bergarakoarekin batera, antolatzen dute egun hau, elkarlanean. Gai bat aukeratu, eta horren bueltan eraikina atondu eta jokoak prestatzen dituzte. Aurten ordenagailua izan da aukeratutako gaia.

Elkar ezagutzea helburu

Topaketa honen helburu nagusia txikiek elkar ezagutzea da, "ikus dezaten ez daudela bakarrik, badaudela beraiek bezalako haur gehiago". Izan ere, urtean zehar haur batzuk isolatuta daude, beren ikastetxeetan ez dutelako beste pertsona gorrik. Tolosaldean, adibidez, badira hainbat adibide: Anoetan, Ibarran eta Tolosan, esaterako, haur bana dago. Horrela elkartzen direnean "asko gozatzen" dutela dio Balerdik.

Bergaran ere antzeko kasua dute. Mercedes Iñarra da bertako eskolaren arduradunetako bat, eta horrelako topaketek "haurren gor nortasuna sendotzen hastea" ahalbidetzen dute: "Oso gustura etortzen dira, eta haur gor gehiago ezagutzen dituzte". 

Donostiako kasua bestelakoa da, izan ere, Amara Berri ikastetxean 17 ikasle gor dituzte, eta euren hartean talde dinamika lantzen dute. "Harremana dute euren artean, baina hala ere horrelako topaketak egitea ona da beraientzat. Txikitatik elkar ezagutzen hasten dira eta kontaktua mantentzen dute", dio Laura Karrera, Donostiako arduradunak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!