Puntu eta erdi jaitsi da eskualdeko langabezia tasa urtebetean

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Pasa den urteko martxoan baino 352 langabe gutxiago daude Tolosaldean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera. Egun %12,66koa da langabezia tasa eskualdean. 

2.803 langabetu daude gaur egun eskualdean. Horixe da SEPEk martxora arte bildutako datuen ondorio nagusiena. 2015eko martxoan, berriz, lanik ez zutenak 3.155 ziren. Anoetan eta Ibarran eman da beherakadarik nabarmenena, ia lau puntu jaitsi baita langabezia tasa. 

Gipuzkoako gainerako eskualdeekin alderatuz, hauxe da egoera gaur egun:

  • Goierri: %10,17 (2.069 langabetu)
  • Urola Kosta: %10,73 (2.231 langabetu)
  • Debagoiena: %10,9 (3.269 langabetu)
  • Urola Garaia: %11,22 (1.340 langabetu)
  • Donostia: %11,25 (9.926 langabetu)
  • Donostialdea: %12,44 (4.259 langabetu)
  • Tolosaldea: %12,66 (2.803 langabetu)
  • Urola Erdia: %12,75 (1.849 langabetu)
  • Oarsoaldea: %13,95 (4.842 langabetu)
  • Debabarrena: %14,38 (3.690 langabetu)
  • Bidasoa: %14,93 (5.510 langabetu)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!