Artolak Untoriaren aurka jokatuko du banakakoan

Asier Imaz 2016ko apirilaren 11

Larunbatean izango da partida Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Jokin Altuna final zortzirenetan sartuko da txapelketan. Amezketarraren aurkaria Victor-Elezkano partidako irabazlea izango da.

Lehen Mailako Banakako Txapelketan, Iñaki Artolak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatzeko finalera iritsi beharko lukete; edo hirugarren eta laugarren postua jokatu. Eskualdeko pilotariak adar desberdinetan jarri ditu zozketak. Artola C Multzoan eta Altuna B taldean.

Txapelketari Iñaki Artolak emango dio hasiera, Untoriaren aurkako partidarekin. Larunbat honetan izango da lehia, Donostian. Txapelketako lehen kanporaketa izango da. Alegiarrak norgehiagoka irabazten baldin badu, Beñat Rezusta izango du zain final zortzirenetan. Bigarren partida hori irabaziz gero, final laurdenetan Bengoetxea VI.a izango litzateke alegiarraren aurkaria.

Jokin Altunaren ibilbidea aurtengo txapelketan final zortzirenetan hasiko da. Victorren edo Elezkanoren aurka jokatuko du amezketarrak lehen partida. Bere lehia irabaziz gero, final laurdenetan Juan Martinez de Irujo izango litzateke Altuna III.aren aurkaria. Partida hori maiatzaren 1ean izango da, eta ez dago atzeratzeko aukerarik.

Bestalde, aurtengo txapelketan berrikuntza bat sartu dute: medikuaren edo epailearen baimenik gabe aldageletara joaten baldin bada pilotariren bat, tanto bat kenduko diote.

Promozio mailako buruz-buruko txapelketan ez da eskualdeko ordezkaririk egongo, izan ere, Urruzolak asteburuan galdu egin zuen aurre kanporaketa, Irustaren aurka: 22-3.

EGUTEGIA:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!