Tolosaldeko Ataria-k, komunikabide gisa, eta bertako langileek, bere elkartasuna adierazi nahi diote Argia-ri eta Axier Lopez kazetariari, Mozal Legea aplikatuta ezarritako isunagatik. Honela, bat egiten du Atariak Argiaren salaketarekin, Mozal Legea “injustua eta informatzeko eskubidearen kontrakoa delako”.
#ARGIAMozalikGabe
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?