Entzuteko Jaioak saioan, besteak beste disko berriak aurkeztu ditugu. Laurobak IV lana kaleratu berri du eta Keu Agirretxeak, berriz, Nomadak eta Kofrea izenekoa. Iaz Zura taldeak, Leturiaren Egunkari Ezkutua liburua oinarri hartuta atera zuen diskotik jasotako kantu bat ere entzun dugu eta horrekin batera, Izaki Gardenak, Kemen Lertxundi, Sei Urte eta Kauta taldeen musika ekarri dugu Ataria irratiaren sintoniara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?