Indarkeria matxistaren aurka aldarrikatzeko, autobusak eskualdetik

Tolosaldeko Ataria 2016ko martxoaren 30a

'Feministok prest!' leloa aukeratu dute mobilizazio nazionalerako.

Apirilaren 9an manifestazio nazionala izango da Gasteizen, Feministok prest! lelopean.

Aspaldidanik jarria dute data, eta gero eta atxikimendu gehiago biltzen ari da mobilizazioa. Indarkeria matxistaren aurkako borrokan, geltoki bat gehiago izango da apirilaren 9ko manifestazio nazionala, baina geltoki handia izatea nahi dute bertaratzeko deia egiten ari diren talde eta eragile feministek: mugarria. 

Horregatik, gizon zein emakume, arazoaren larriaz ohartarazi eta Gasteizera deitu nahi dituzte, Tolosaldetik ere. Autobusa antolatu dute, eta 11:00etan irtengo da, Zizurkilgo plazatik. Manifestazioa, berriz, 13:00ean irtengo da Gasteizko Bilbao plazatik. Mobilizaziora autobusez bertaratu nahi dutenek, feministokprest.tolosaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!