Tafallan, txapeldun

Asier Imaz 2016ko martxoaren 14a

Unai Iribar ibartarrak eta Eukene Larrarte tolosarrak Espainiako Pistako Kopa irabazi dute. Hiru jardunaldiko kopa izan da, eta azken probak Tafallan jokatu ziren, selekzioak ordezkatuz.

Larrarte, Caja Rural Bidebideko txirrindularia, jubeniletan izan da puntu gehien bildu dituena. Nekane Gomez, berriz, 4. izan zen. Kadete mailan, berriz, Arantxa Garikano podiumetik at geratu da: laugarren amaitu zuen tolosarrak. Bakarne Gonzalez seigarren izan zen, eta Irantzu Belokik 13. postuan amaitu du.

Gizonezkoek dagokienez, Oriako Txirrindulari Eskolako Unai Iribar izan zen txapeldun junior mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!