II. Ataria Txapelketan izena emateko garaia

Asier Imaz 2016ko martxoaren 9a

II. Ataria Txapelketa martxan da. Eskualdeko pilota eskolak eta TOLOSALDEKO ATARIA hartu-emanetan jarri dira, eta lehen bilera iragan astean egin zuten. 

Bertan hainbat data zehaztu ziren. Alde batetik, izena emateko epea zabaldu zen: martxoaren 15a bitarte. Bestetik, finala uztailaren 2an izango dela erabaki zen. Ondorioz, txapelketa maiatzaren bueltan hasiko litzateke; izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera.

Benjamin A eta B, alebin eta infantil mailako pilotarien txapelketa izango da. Mutilak esku pilotan ariko dira, eta neskak bi aukera izango dituzte: eskuz edo gomazko paletaz. Azken modalitate horretan, alebinen eta infantilen txapelketa antolatuko da. Neskei begira, beste mailaren bat sartzeko aukerak aztertzen ari dira antolatzaileak, baina oraindik guztiz zehaztu gabe dago proposamen hori.

Guztiek, martxoaren 15a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako pilota eskoletara joatea nahikoa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!