Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Beste 70 urte?

Ataria 2016ko martxoaren 8a

Irudian, Alegiako elkarretaratzea plazan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira eskualdeko hainbat herritan ospakizun eta aldarrikapen ekimenak egin dituzte gaurkoan. Tolosaldeko ekimenen bilduma albistean

Festarako eta ospakizunerako tartea izan bada ere, aldarrikapena izan da nagusi gaurkoan eskualdean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aipatzen da sarri helburu bezala, baina gaur bertan jakin dugu Vera Jurovak, Europar Batasuneko Berdintasun komisarioak adierazi duela egungo erritmoan beste 70 urte beharko direla emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.

Gaurkoan eskualdeko hamabost herritan izan da aldarrikapen eguna, nahiz eta modu ezberdinean egin: elkarretaratzeak, otorduak, tertulia eta hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, muralak...

Hortaz, aldarrikapenik ez da falta eskualdean eta badirudi aurrera begira ere ez dela faltako, Europar Batasunak esandakoa baieztatzen bada.

Eskualdean izandako hainbat ekimen bildu ditugu, herriz herri:

Abaltzisketa: bazkaria egin dute herriko emakumeek

Alegia: Elkarretaratzea egin dute

Altzo: Elkarretaratzea egin dute

Amasa-Villabona: Elkarretaratzea egin dute herriko plazan eta ondoren, Ekia taldeak emanaldia eskaini du

Amezketa: merienda egin dute emakume erretirodunek

Anoeta: Kafe tertulia Josebe Iturriotzekin

Asteasu: Realeko emakume jokalariek kirol munduan duten esperientzia azaldu dute

Bidania-Goiatz: Pintxo dastaketa izan dute Saiaz elkartean eta ondoren 80 egunean filma, erabilera anitzeko gelan

Berastegi: Aldarrikapena balkoira eraman dute

Ibarra: Miren Amurizak Kapulana bat zintzilik emanaldia eskaini du

Ikaztegieta: Elkarretaratzea egin dute berdintasuna aldarrikatzeko

Leaburu-Txarama: Herriko emakumeak ostatuan bildu dira ostatuan afaria egiteko

Orendain: Merienda eta tertulia egin dute Ostatuan

Tolosa: Mural kolektiboa egin dute, besteak beste, Trianguloa plazan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!