Tamalez, XXI. mendean munduko edozein lekutan diskriminatuak gaude. Emakume izateagatik diskriminatuak, bortxatuak, irainduak gara. Eta egoera hau are okerragoa da atzerritar, immigrante, beltz, islamiar, asiarrak baldin bagara. Alegia, giza eskubideak «defendatzen» dituen gizarte honetan emakume izateagatik eraman behar dugun ageriko edo ezkutuko matxismoak eragin berezia du gugan, emakume eta jatorri edo kultura desberdinekoak izanik. Gutako batzuk ez dugu kalera lasai irteteko aukera izaten maiz, herritar batzuen ezjakintasunak eraginiko jarrera edo moldeak direla eta.
Gizarte honetako bizilagun batzuen ezjakintasunarengatik gutako batzuk ezin dira lasai kalera atera, gizarte honetan ohikoak ez diren jantziak erabiltzeagatik bakarrik.
Guk, diskriminazio multiplea jasotzen dugun taldekoak, bizi garen gizartean kasu askotan ikusezinak garelako gure burua ikusarazi egin nahi dugu. Bakarrik intereseko kasuetan ikusten gaituzte. Gure ezagutza, trebetasuna, aniztasun kultural eta erlijiosoa gehitzen diogu gizarteari.
Batzuek guk ezagutu gabe, gure iritziak defendatzeko guri aukerarik eman gabe, guretzako sortutako lekurik gabe, gutaz hitz egiten dute. Gure taldeko gutxi gaude bizitza soziokulturalean, askotan erakunde lokalaren aldetik ezezaguna diren talde honen beharrak ezagutzera emateko eta talde honen egoera aldatzeko asmoarekin. Errealitate hau ezagutu eta beste aldera begiratzen duten erakundeek talde honi zuzendutako baliabideak eta lekuak ez dituzte sortzen. Beraz guk gure artean elkartzen eta antolatzen gara. Emakumeei zuzendutako udal ekimen gehienak bertako emakumezko perfila eta beharrei zuzenduta daude, baina tolosarrak, alegirrak, orendaindarrak, bilabonatarrak... gipuzkoarrak garen emakumeok, baina jatorri, kultura, sinismen ezberdina dugunok, salbuetsita geratzen gara.
Bertan bizi direnen artean eraikitzen dugun eta bertako parte garen gizarte honetan, bizitza soziokultural normala egin eta ez baztertuta bizitzeko baliabide eta espazioak nahi ditugu.