Kizkitza Arozena sexologoak hitzaldia eskainiko du gurasoentzat

Ataria 2016ko martxoaren 7a

Ostegunean, martxoaren 10ean, 18:00etan Subijana etxean izango da hitzaldia eta Gure seme-alabak eta beraien sexualitatea izenburua eramango du.

Zubimusu ikastolak antolatu du hitzaldia eta Aiztondo bailaran gaian interesa duten herritar guztiei zuzendua dago. Sexuaz informazio asko baina hezkuntza gutxi dugula uste du Kizkitza Arozena adituak. Gurasoei argibideak ematen saiatuko da osteguneko saioan.

Hitzaldia, lan egitasmo zabalagoaren baitan sartzen da. Izan ere, gurasoei hitzaldia eskaintzeaz gain, sexologoa ikasleek ere ari da lanean. DBH3ko ikasleei sexu heziketako saioak emango dizkie aste osoan zehar. Guztira, talde bakoitzak sei orduko sexu formakuntza jasoko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!