Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Ezarritakoari, zalantzak

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko mar. 4a, 16:30

Eskualdea emakumeen eskubideen aldeko jardunean murgilduko da, bereziki, martxoaren 8aren harira. Egitarau osoa albistean.

Lotsagabe bat da feminismoa. Hala izendatzen du, behintzat, Nuria Varelak, Feminismo para principiantes liburuan: «Feminismoa lotsagabe bat da (...), eta erraza da froga egitea. Nahikoa da aipatzearekin. Feminismo esan eta, hitz magikoa bailitzan, bat-batean, gure solaskideen keinua okertzen da, ez dira gustura azaltzen, defentsiban jartzen dira edo, zuzenean, liskarraldiari ekiten diote. Zergatik? Bada, feminismoak ezarritako ordena zalantzan jartzen duelako. Eta ezarritako ordena hori oso ondo ezarrita dago ezarri zutenentzat, hau da, ordenari etekina ateratzen diotenentzat».

Varelak bere lanean egin bezalaxe, eskualdeko herritarrek ere aho bizarrik gabe aldarrikatu nahi dituzte emakumeen eskubideak, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Datorren asteartea efemeridearen eguna izan arren, gaurtik aurrera kulturak, politikak, ekonomiak nahiz hezkuntzak betaurreko moreak jantziko dituzte Tolosaldeko herrietan eta, helburu bakarra izango dute guztiek ere: herritarrek, egunero-egunero, bizitzari betaurreko horietatik begiratzea.

Tolosan nahiz Zizurkilen udalek eskainitako prentsaurrekoetan, emakume eta gizonen eskubideak berdintzeko ahalduntzearen garrantzia azpimarratu dute egunotan eta, horrekin batera, martxoaren 8ak biltzen duen esanahi bikoitza ere hizpide izan dute: ospakizun eguna da, bai, baina, oraindik ere, aldarrikatzeko asko du genero desberdintasunaren aurkako borrokak, ospakizuna erabatekoa izan dadin.

Atzean sukalde-lan handia duten keinu txikiak izango dira, begi askorentzat, datozen egunotan eskualdean antolatuko dituzten egitasmoak. Ale txikiek egiten dituzte, ordea, lorpenak handi.

Horrela, ezarritako ordena zalantzan jartze bidean, Tolosan, esaterako, aipatzekoak dira bihar bertan Aranburu jauregian inauguratuko duten Zama, kalea ahalduntzegune artisten erakusketa, Miren Urkola zena omentzeko antolaturiko ikuskizuna, Zinegoak jaialditik Topic-era ekarriko dituzten ikus-entzunezkoak nahiz hainbat hitzaldi.

Horiekin batera, gainera, hainbat emakume talde eta sindikatuk egitarau bateratua prestatu dute, Busti morez! Busti feminismoz! lelopean. Hilaren 8an mahaiaren bueltan ospatuko dute beren eguna, baina horrez gain, balizko euskal estatu bati feminismotik begiratuko diote, eta punk musika eta emakumeak ere uztartuko dituzte hitzaldi batean.

Zizurkilen, berriz, aipatzekoa da Plazidatik plazara ikuskizuna. Iraganeko emakumeek egindako itzaleko lana aitorttze aldera, Plazida Otaño bertsolariaren inguruko emanaldia eskainiko dute. Estitxu Eizagirre antolakuntza lanetan aritu da, eta Ataria irratian eginiko elkarrizketa entzungai da www.ataria.info-n.

Gaur, martxoak 4
Altzo
18:00-20:30. Emakume gazte, heldu eta adinekoei zuzendutako barreterapia saioa, udalak antolatuta, Batzarremuñoko areto handian.

Berastegi
21:00. Basurde elkartean, emakumeen afaria.

Ibarra
18:30. Ekitaldia Ibarrako gaztetxean eta dokumentala. Ondoren, emakume gazteen afaria Sendi Ekintzan.

Larraul
21:00. Afaria egingo dute emakumeek Herri Ostatuan eta afal ostean Maleta gorria  hitzaldia, Virginia sexologoaren eskutik.

Orendain
21:30. Pink Saris filma liburutegian (16 urtetik gorako herritarrentzat).

Tolosa
19:00. Aranburu jauregian, erakusketen inaugurazioa, Aurrez aurre: Zama. Kalea, ahalduntzegune. Liburuena: Maitasunaz eta sexuaz entzun ez duzuna. Liburutegietan bi interesgune jarriko dira: Feminismoa hasiberrientzat.
20:30. Monolokos emakumeen bakarrizketak emanaldia, Topic aretoan.

Zizurkil
19:00. Plazida Otaño zizurkildar bertsolariari omenaldia eginez, Iriarte kultur etxean, Maddi Etxeberria eta Malen Otxoa musikariak, eta Estitxu Eizagirre kazetaria ariko dira.

 

Larunbata, martxoak 05
Alkiza
14:00. Alkizako emakumeek Hernialdeko Elketa jatetxean bazkaria egingo dute
18:30. Don Juanenan 80 egunean pelikula ikusteko aukera izango dute.

Asteasu
09:00. Yo no soy esa bakarrizketa, Idoia Sanchezek eskainia. Udaletxeko ikus entzuneko gelan.  
21:00. Afaria, Olentzo Jatetxean.
Ostean, Musika Son&Djs-arekin eta karaokea. Eta opari baten zozketa.

Berastegi
17:00. Baserria emakumeen begiradatik hitzaldia, Maider Aramendi  EBEL-eko kidearen eskutik.

Orendain
11:00. Herriko emakumeak eta haien bizipenak protagonista dituen Ari gaitun argazki erakusketaren inaugurazioa.

Zizurkil
10:00. Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dute. Zizurkil goitik abiatuko da autobusa, eta 10:10ean Zizurkil Behetik pasako da.


Igandea, martxoak 6
Altzo
14:00. Bazkaria, Segoretxe jatetxean.

Anoeta
10:00. LIlaiota eta ondoren neska gazteen bazkaria, gaztetxean.

Berastegi
16:30. Amama filma, udaletxeko balioanitzeko gelan. Ondoren. Txokolate jatea, Urepelen.

Elduain
09:30-13:30. 13 urtetik 100 urte bitarteko emakumeentzat, autodefentsa feminista, kultur etxean.
14:00. Bazkaria Kontsejun.

 

Asteartea, martxoak 8
Abaltzisketa
14:00.  Herriko emakumeen bazkaria.

Aduna
18:00. Ni, ta punto! emanaldia Bea Egizabalen eskutik, kultur aretoan. Ondoren, pintxo poteoa.

Alegia
19:00. Kontzentrazioa, plazan.

Alegia
19:00. Otsabiope Altzoko Gaztetxeak deitu du elkarretaratzera. Plazan egingo da

Amasa-villabona
19:00. Elkarretaratzea egingo dute herriko plazan. Ondoren, musika emanaldia izango da Ekiaren eskutik.

Anoeta
15:15-16:45. Josebe Iturriozekin kafe tertulia, udal liburutegian.

Asteasu
19:00. Realeko emakume jokalariak, kirol munduan  duten esperientzia azalduko dute.  
19:45. Asteasuko emakume kirolariak  dokumentala,  udaletxeko ikus-entzuneko gelan. Bertako, emakume futbolari, pilotari, korrikalarien azalpenak jasotzen dira.

Berastegi
17:30. Elkarretaratzea eta adierazpen irakurketa.

Bidania-goiatz
19:30. Pintxo dastaketa, Saiaz elkartean Kukurik antolatu duen sukaldaritza ikastaroan parte hartzen ari direnen eskutik.
20:30. 80 egunean filma, balio anitzeko gelan.

Leaburu-txarama
20:30. Herriko emakumeek afaria, Herriko Ostatuan.

Ibarra
19:00. Kapulana bat zintzilik emanaldia izango da kultur etxean. Halaber,  Mundukideren  15  urtetako  lanaren  argazki  erakusketa  bat  ere izango da kultur etxean bertan martxoaren 8tik 10era bitartean.

Ikaztegieta
19:00. Kontzentrazioa, zubian.
19:30. Emakumeak plazan dokumentala, udaletxeko aretoan.

Orendain
14:00. Emakume erretiratuen bazkaria Ostatuan.
17:00. Herriko emakumeen bilkura, pastak eta tea hartuz, Ostatuan.
Jarraian familia-argazkia, atzoko, gaurko eta biharko Orendaingo emakumeak.

Tolosa
17:30. Mosaikoa, mural kolektiboa eta txokolate jatea, Trianguloa plazan.
20:00. Negar franko egin zuen aitak, doan, Topic zentroan.

 

Asteazkena, martxoak 9
Amasa-Villabona
19:00. Mahai ingurua egingo dute Subijana etxean: Emakumea eta prekarietatea. ELAko Jone Bengoetxea, LABeko Oihana Lopetegi eta Bilgune Feministako Saioa Iraola izango dira. Idoia Mikelezek gidatuko du saioa.

Altzo
19:00. Otsabiope Altzoko Gaztetxeak antolatuta, mahai ingurua emakume kirolariekin. Nerea Murua futbolari altzotarrak eta Maider Mendizabal pilotariak parte hartuko dute. Ekitaldia gaztetxean izango da.

Larraul
17:30. Emakumeen burujabetza eta berdintasuna izenburupean, kultur aretoan.

 

Osteguna, martxoak 10
Tolosa
16:00.
HHI/EPAn, hitzaldia: Lana bilatzeko edo aldatzeko trebetasunak. Mertxe Arratibel, feminista, coacha eta kazetaria.
18:30. Balizko euskal estatua feminismotik, mahai ingurua, EBEL, LAB eta Bilgune Feminista, kultur etxean. Bilgune feministak, Tolosaldeko neska taldea, LAB, EBEL eta Ikasle Abertzaleakek antolatuta.

 

Ostirala, martxoak 11
Albiztur
19:00.
Coria eta itsasoa filma, udaletxean, Saharako emakumeei buruzko filma, Donostiako Zinemaldiak (Filmazpit) lagunduta.
21:00. Afaria Ostatuan. Izena ematea, martxoaren 8a arte, udaletxean.

Anoeta
19:30.
Bertso poteoa Oihana Iguaran eta Eli Pagolarekin. Gero bertso afaria jubilatuen tabernan.

Ikaztegieta
19:30.
Leire Olaberria txirrindulariaren eskutik Emakumeak eta kirola hitzaldia, udaletxeko aretoan.
21:00. Afaria, Ostatuan. Izena, martxoaren 8a baino lehen eman behar da, Ostatuan bertan 20 euro ordainduta.

Tolosa
18:00. Emakumeak eta punka 80. hamarkadan Tolosan, Yurre Ugarteren eskutik, kultur etxean.
20:00. Aranburu jauregian, kontzertua: Miren Urkola gogoan. Tolosaldeko emakumeak dantzan eta kantuan.

Zizurkil
19:30.
Elkarretaratzea, Joxe Arregi plazan.

 

Larunbata, martxoak 12
Aduna

21:00.
Zabala sagtardotegian afaria.

Aduna
17:00.
Maitasun erromantikoaren inguruko kafe tertulia, gaztetxean.

Berastegi
17:00.
Frontenis txapelketako finalak.
19:00. Greban gaude antzezlana.

Hernialde
21:00etan
Hernialdeko Ostatuan. Izen emateak, udaletxean edo ostatuan bertan egin beharko dira martxoaren 7a baino lehen.

Orendain
20:00.
Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren emanaldia liburutegian.
21:00. Emakumeen afaria Ostatun (urdaiazpikoa, entsalada epela, fritoak, arraina saltsan, oilaskoa patatekin, tarta, kafea eta edariak). Menua 22 euro. Erreserba egiteko ostatura edo udaletxera deitu behar da. Orendaingo Sorginak udalaren laguntzarekin antolatuta

Tolosa
13:00.
Pote feminista, Zerkausian.
14:00. Oargin, bazkaria. 15 euro. Izena emateko: m8bazkaria@gmail.com
Ondoren, kalejira morea.
Bilgune feministak, Tolosaldeko neska taldea, LAB, EBEL eta Ikasle abertzaleakek antolatuta

Zizurkil
21:00.
Ahalduntze tailerra, 11.00etatik 14:00etara Atxulondo kultur etxean, Aizan taldeak antolatuta.

 

Igandea, martxoak 13
Altzo

17:00.
Otsabiope Altzoko Gaztetxeak antolatuta, Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentaladokumentalaren emanaldia udaletxeko erabilera anitzeko gelan egingo da.
 

Asteartea, martxoak 15
Tolosa

20:00.
TOPICen, Zinegoak. Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia.

 

Osteguna, martxoak 17
Tolosa

19:30.
Aranburu jauregian, hitzaldia: Errealitate egitea emakumeek bortxakeriarik gabe bizitzeko duten eskubidea:giza eskubide kontua da. Maria Naredo, feminista eta ikertzailea giza eskubideen alorrean.


 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!