- Ataria Irratian?
- Non bada? Asier Imaz xabor hori denetarako preparatzen duk, eta han aritu huen Aitor Sorarrain komentarioak egiten zuela. Kategorian egin ziean gainera. Bertan banengo bezalaxe, hi, kakak alde egin beharrean nengoan azkenerako. Hi izan al hintzen?
- Han ninduan! Hi larri egon bahintzen, pentsa ezak nola nengoen ni! Partida erdi aldera ematen zian dena egina zeukatela eta, gero zer eta hogei eta hemezortzi galtzen jarri. Konpreni ezak hori!
- Ez gaituk beti bezala hasiko. Baina onartu beharko diagu batzuk hamar tanto jarraian egiteko gauza badira, besteak ere izan daitezkeela.
- Noski! Baina gertatzen denean... Airean zerabilzkiaten, Iñakik erremate batean txapa jo zian, hasi huen Irribarria zirti-zarta, batek bale bestek kale, eta gu bihotza eztarrian, itolarrian!
- Kastakoa duk gure mutil hau ee! Behar-beharrean arriskatzeko eta asmatzeko talentua eta grina erakutsi zitian behin berriro ere. Hogei eta bost irabazten edozein jokaldi egiten ausartzea gauza bat duk, bestea, hemezortzi eta hogei galtzen hoala. Baina honek bai egin! Irujok bazeukak preparatzea.
- Badik bai barru-indar hori, badik! Xelebrea duk, baina badik! Ba al dakik gerriko gorria Irribarriari, aurkariari, eskatu behar izan ziola etxean ahaztu zitzaiolako?
- Jakin nian bai. Hori aman kulpa duk dena garbitu eta plantxatu behar izateagatik. Hark aterako zizkioan poltsatik.
- Bejondeiala! Aman errua mutila frontoitik kanpo despistatu hutsa delako. Astakeria bat bota behar eta bota duk (ez zekien ATARIA-n jarriko nuenik; hurrengoan neurtuko ditu hitzak). Iruñera ematen al dizkik behar dituen guztiak.
- Arrazoi duk! Martxan zaudek kalkulagailuak, eta modu bakarra zagok blaust geratzeko: irabaztea larunbatean Irujo eta Rezustari. Bestela, igandea ez zaiguk nahi orduko pasatuko. Barriolak astebeteko atsedena hartu dik eta tope-topera aterako duk. Argi!
- Gauza bera uste diat. Irujo-Rezustaren aurkakoa zaila zaukatek, zaila, baina zergatik ez? Hori duk kalkulagailuak geratzeko era bakarra. Kito!!
- Gerrikoa eraman dezala behintzat, ondo estututa.
Horrelaxe aritzen gara.