Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Martxoak 8aren harira, ekitaldiak

Imanol Garcia Landa 2016ko martxoaren 2a

Saiaz Mankomunitateak eta Albiztur eta Bidania-Goiazko udalek zenbait ekitaldi antolatu dituzte Emakumearen Eguna dela eta.

Bidania-Goiatzen martxoaren 8an egingo dira. 19:30ean pintxo dastaketa izango da Saiaz elkartean, Kukurik antolatutako sukaldaritza ikastaroko parte hartzaileen eskutik. 20:30ean, 80 egunean filma emango dute erabilera anitzeko gelan.

Albizturren martxoaren 11n izango dira ekitaldiak. 19:00etan Coria eta itsasoa filma emango dute udaletxean. 21:00etan afaria izango da Ostatuan. Izena udaletxean eman behar da, martxoaren 8a bitarte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!