Garaipen garrantzitsua

Asier Imaz 2016ko otsailaren 29a

Finalerdietara sailkatzeko urrats handia eman dute Artolak eta Albisuk. Partida garrantzitsua jokatu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan, Irribarria-Merinoren aurka, eta asko sufrituta bada ere, 22-20 irabazi dute.

Alegiarra bikain aritu zen partidan lehen zatian, 10 tanto egitera iritsiz. Ondoren, ordea, Irribarriak hartu zuen agintea, eta 16-9tik 16-18ra irauli zuten markagailua urdinek. Hil ala bizi hasi ziren jokatzen orduan gorriak, eta Artolaren maisutasunari esker, 22ra iristea lortu zuten. Amaieran, alegiarrak 13 tanto zituen eginak, eta bost galduak. Ligaxkako azken partida Irujo-Rezustaren aurka jokatuko dute Iruñeko Labriten.

Sailkapena
1. Irujo-Rezusta                    12-1
2. Olaizola II-Urrutikoetxea    10-3
3. Bengoetxea-Untoria           7-6
4. Artola-Albisu                     7-6
5. Ezkurdia-Barriola               6-7
6. Victor-Beroiz                     5-8
7. Retegi Bi- Merino II           3-10
8. Irribarria-Zubieta              2-11

 

Audioa: Ataria Irratiak partidaren zuzeneko kontaketa egin du Tolosako Beotibar pilotalekutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!