Tolosaldetik Huelvara, espetxeetarako martxan

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 20a, 14:30
Irudia: Txinparta.SORTU

Abian prozesua landu du ezker abertzaleak azken hilabeteetan eta lehen fasean jasotako ekarpenekin landutako txostena Espainia eta Portugaleko espetxe guztietara zabaldu nahi izan dute 3.500 herritarrek; 74 autobusetan joan dira Frantzia eta Espainiako espetxe ezberdinetara eta Tolosaldetik Huelvarako bidaia egin dute, Karlos Besance billabonatarra dago Huelvako espetxean

Azaroaren 7an eztabaida martxan jarri zuenetik ahalik eta parte hartze handiena bilatzen saiatu da ezker abertzalea, "horretarako militante oro ahaldundu eta eztabaidarako aktibo izanik". Prozesuaren lehen fasea, entzute eta harreman fasea izan da eta 9.000 pertsonen iritziak jaso dituzte herriz herri antolatu dituzte Abian taldeei esker. Tartean, euskal preso politikoen ekarpenak ere bildu dituzte otsailaren 10ean ezker abertzaleak Villabonan egindako agerraldian adierazi zuenez.

Abian prozesua euskal preso politikoengana iristea "ezinbestekotzat" jo zuen ezker abertzaleak, "beraiek egin beharreko ekarpena gainontzeko guztiok egingo duguna bezain baliotsua denez, gure esku dagoen guztia egingo dugu eztabaida berme guztiekin egin dezaten eta haien ekarpenak jasoak izan daitezen". Horretarako, "lehen fasean jasotako iritziak biltzen dituen txostena euskal preso politikoen esku uzteko" antolatu dituzte gaur burututako espetxeetarako martxak.

Tolosaldeko herritarreak esan bezala, Huelvako espetxean izan dira goizean; han dago preso Karlos Besance billabonatarra. Gaur egun, eskualdean dozena bat herritar dago espetxean: Ana Belen Egues elduaindarra, Andoni Goikoetxea gazteluarra, Andoni Otegi leaburuarra, Maite Aranalde ibartarra, Aitor Agirrebarrena eta Garikoitz Etxeberria lizartzarrak, Manex Castro, Iñigo Guridi, Emilio Salaberria eta Oskar Zelarain billabonatarrak eta Luis Iruretagoiena Suni tolosarra.

BIDEOA: ASKATSUN TAUPADAK

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!