Lanari begira lanean

Asier Imaz 2016ko otsailaren 17a

Gipuzkoa Cajar Rural Bidebidek denboraldi berriari hamazazpi txirrindularirekin ekingo dio; Ainhoa Artolazabal izango da zuzendaria

Gipuzkoa Caja Rural Bidebidek taldearen aurkezpena egin zuen asteburuan, denboraldi berriari begira. 17 txirrindulari izango ditu taldeak, eta Ainhoa Artolazabal ariko da zuzendari lanetan. Tolosa CF-ren barruan dago, emaitzak baino lana izango dute oinarri, Artolazabalen esanetan. Hiru babesle nagusi izan arren, ateak zabalik dituzte laguntzeko prest dagoen ororentzat, eta ezin ukatu ondo etorriko zaiela. Babesle txikiek ere lekua badute taldean, eta horien ekarpena ere eskertu du Artolazabalek.

Eukene Larrarte, lider

Taldearen aurkezpena eta gero, Espainiako Kopako beste jardunaldi batean hartu zuten parte taldeko hainbat kidek, Madrilen. Albistea Eukene Larrartek eman zuen, lider postuan jarri baitzen tolosarra. Bakarne Gonzalezek puntuaketan bigarren postua lortu zuen, danesan hirugarrena, scratch-ean bosgarrena eta kanporaketan hamargarrena. Irantzu Belokiren kasuan, ez zuen zorterik onena izan, urkila hautsi zuen eta Arantxa Garikanok, puntuaketa proban laugarren amaitu zuen; danesan seigarren, scratch-ean bigarren eta kanporaketan hirugarren. sailkatu zen.

Igandean, berriz, Ciudad de Palma saria jokatu zen Mallorcan, eta Larrartek bigarren amaitu zuen, lidergoa mantenduz. Gonzalez bigarren izan zen kadeteetan, eta Garikano hirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!