Mozorroak eta makilak nahastu dira Santa Ageda bezperan

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 4a

Gaurkoa Ostegun Gizen eguna da, baina baita Santa Ageda bezpera ere. Eta zenbait herritan eskean eta kantari ateratzeko ohitura egokitu edo aldatu badute ere, herri askotan ohiturari jarraituz makilak hartuta kalera irten dira gaurkoan.

Goiko irudian, anoetarrak. Goizean ikastolako haurrak atera dira kantari eta arratsaldean, berriz, herritarrak abiatu dira lehenik baserriz baserri, eta gero kalez kale ibiltzeko. Ikaztegietan (bideoan) eskean zebiltzanak eskolako jaialdia ospatzen ari ziren haurrekin bat egin dute, eta euren Santa Ageda eguneko kantuekin amaitu dute eskolako jaialdia.

Tolosako Kabi Alai elkartearen aurrean ere aritu dira kantuan. Ostegun Gizenarekin bat egin du ohitura zaharrak:

Larraulen (azpiko argazkietan) eskolako zaharrenekin baserriz baserri kantari ibili dira goizean eta arratsaldez herrigunean Haur Eskolakoekin eta guraso batzuekin batera ibili dira. 

Altzoko Korukoak herriko baserrietan eta plazan kantari:

Bidania-Goiatzen ere atera ziren kantari:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!