Orendaingo Baso Eskola proiektukoak, partaide bila

Ataria 2016ko urtarrilaren 30a

Tolosako Trianguloa plazan izan dira Baso Eskolako proiektuko kideak informazioa zabaltzen.

Gaur Tolosan izan dira eta atzo Alegian egon ziren. Baso Eskolarentzat hamar kide berri nahi dituzte.

Baso Eskolatik azaldu dutenez, "honekin lortu nahi duguna da proiektua ezagutaraztea, Baso eskola kalera ateratzea, eta jendeari hezkuntza sistema hau erakustea". Alegian atzokoan ez zien eguraldiak hainbeste lagundu, baina jendea hurbildu zela azaldu dute. Tolosan Trianguloa plazan egon dira.

"Gure helburua da 10 familiaren konpromisoa lortzea, Orendaingo haurrekin batera hezkuntza eredu hau aurrera ateratzeko", zehaztu dute Baso Eskolatik.

 

Erlazionatuak

Baso Eskolan parte hartzeko deialdia

Imanol Garcia Landa 2015 abe 16 Orendain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!