Badatoz Inauteriak 2016!

Inauteri alaiaren iragarle, atera dira lehen kaldereroak kalera

Ataria 2016ko urtarrilaren 29a

Eskualdeko zenbait tokitan hasiak dira inauteriak eta beste hainbatetan zartaginak eskutan hartuta festa iragarle dabiltza kaldereroak. Arratsaldean atera dira Zizurkilen eta Anoetan, besteak beste

Pedro Mari Otaño ikastetxeko ikasleak Zizurkilgo kaleak zeharkatu dituzte eta Joxe Arregi plazan eskainitako emanaldiarekin amaitu dute.

Anoetan eta Iruran, berriz, Loatzo Musika Eskolako musikarien laguntzaz atera dira gaztetxoak kalera eta zartagina eta mailuarekin kalderero doinuak jo dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!