Ataria Bertso Jaialdia 2016

Bertsolarien eta publikoaren arteko komunikazio ataria

Ataria 2016ko urtarrilaren 23a

Ataria bertso saioa 2016 5 1453578147840
Ataria bertso saioa 2016 9 1453578149132
Ataria bertso saioa 2016 3 1453578147200
Ataria bertso saioa 2016 4 1453578147512
Ataria bertso saioa 2016 1 1453578146563
Ataria bertso saioa 2016 6 1453578148159
Ataria bertso saioa 2016 7 1453578148486
Ataria bertso saioa 2016 8 1453578148810
Ataria bertso saioa 2016 2 1453578146891
Ataria bertso saioa 2016 10 1453578149454
Ataria bertso saioa 2016 11 1453578149742
Ataria bertso saioa 2016 12 1453578150048
Ataria bertso saioa 2016 13 1453578150367
Ataria bertso saioa 2016 14 1453578150726
Ataria bertso saioa 2016 15 1453578151038

Leidor aretoa lepo bete da Tolosaldeko Atariaren bertso saioa entzuteko; saio osoa bihar entzun ahal izango da Ataria irratian (107.6 edo 105), 14:00etan

Tolosaldeko bertsozaleek bikain erantzun dute beste urte batez Tolosaldeko ATARIAK egindako gonbiteari eta sei bertsolariren doinu, errima eta bertsoz lagunduta arratsalde bikaina pasatzeko aukera izan dute. Lepo bete da Leidor eta publikoaren berotasun horrek lagundu du bertsolariekiko komunikazioa osatzen.

Beti bezala, Amaia Agirre billabonatarra aritu da saioa aurkezten eta bertsolariei lana ematen eta kantuan sei bertsolari: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Unai Mendizabal Mendi. Aurtengoa zazpigarren aldiz antolatu da bertso jaialdia Leidorren. Hasierako urteetan eskualdeko euskarazko irratiak, Txolarre-k, hartu zuen antolakuntza bere gain eta behin Tolosaldeko ATARIA osatuta, komunikazio taldea da saioa aurrera eramateaz arduratzen dena.

Umorea ez da falta izan gaurko saioan, eta gai jartzaile bereziak ere izan dira. Beñat Gaztelumendiri, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Txapeldunari, finalean txapela jantzi zion Iñaxi Etxabek jarri dio gaia banakakoan, bideo baten bitartez. Eta eskualdeko Harituz Bertsozale taldeko kideak ere izan dira gaur taula gainean bertso gaiak jartzen.

Gogoratu, bihar, igandea, bertso saioa osorik entzuteko aukera izango dela Ataria irratian; 107.6an edo 105ean Aiztondon.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!