Galdaragileak aterako dira Iruran eta Anoetan

Ataria 2016ko urtarrilaren 21a

Entseguak egingo dituzte datorren urtarrilaren 27an Iruran eta Anoetan

Irurako eta Anoetako udalek eta Loatzo Musika Eskolak, kaldereroen kalejira bana antolatu dute urtarrilaren 29an. Anoetan plazatik abiatuko dira 18:30ean eta Iruran ordu berean aterako dira kulturunetik. Ondoren meriendak egingo dituzte elkarrekin kalejiretan parte hartuko duten gaztetxoek. Aldez aurretik, urtarrilaren 27an egingo dituzte entseguak bi herrietan 19:00etan: Anoetan Mikelasagasti auditorioan eta Iruran Musika Eskolan. Entsegura zartaginak eta mailuak norberak eraman beharko dituela jakinarazi du Loatzo Musika Eskolak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!