Badatoz Inauteriak 2016!

170 pertsonatik gora Txiribiturekin

Ataria 2016ko urtarrilaren 25a

Haur, guraso, begirale eta begirale ohiak batuz, 170 pertsona baino gehiago bilduko ditu Astelenita egunez Ibarrako Txiribitu Aisialdi Taldeak.

Zortzi fruta ezberdinez mozorrotuko dira aurtengoan. Anana, marrubia, mahatsa, sagarra, kiwia, platanoa, laranja eta sandia hautatu dituzte, "kolore askokoak direlako".

Begiraleek aipatu duten moduan, batzuetan "zaila" izaten da aukeratzea, baina aurtengoan asmatu dutela uste dute: "haurrei ideia gustatu zaie, mozorrok ikusi dituzte, eta hori esan digute".

Nabari da inauteriak gainean direla. Abenduaren 19an hasi ziren ibartarrak entseguekin, eta dagoeneko dantzaren azken zatia ikasten ari dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!