Euskal Hedabideen Behategia sustatuz

Ataria 2016ko urt. 14a, 17:14

Hitzarmena sinatu dute, Hekimenek, EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak.

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak euskal unibertsitateekin batera sinatutako akordioak «babes instituzionala» ekarriko duela aitortu zuten atzokoan sinatzaileek: «Lankidetza markoa ezarrita geratu da erakunde akademikoen eta euskal hedabideen artean».

Hekimen elkartea 2012an sortu zen, eta egun Euskal Herriko 50 komunikabide hartzen ditu bere gain, Tolosaldeko Ataria tartean. Hekimenek eta euskal unibertsitateek gaur sinatu duten lankidetza hitzarmen honetan, hainbat oinarri ezarri dira aurrerantzean Euskal Hedabideen Behategiak jorra ditzan: ikerketa, berrikuntza eta prospektiba garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunitatea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea besterik beste. Hauek guztiak euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egitea dute helburu.

Gauzak honela, eragileek azpimarratutakoaren arabera, «sektorearentzat ez ezik, unibertsitateko ikerlarientzat Behategiak garrantzi handia du, nagusiki, lankidetza gune berria irekitzen duelako euskal hedabideen eta komunikazio adituen artean, eta ateak zabalik dituelako administrazioentzat eta sektore publikoarentzat oro har».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!