Trakatan-trakatan, Erregeen desfileek hartuko dute eskualdea

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urt. 4a, 18:03

Olentzero eta Mari Domingiri egin bezalaxe, Errege magoei ere ongi etorria prestatu diete eskualdeko hainbat herritan. Irudian, pasa den abenduaren 24an Tolosan egindakoa.

Hiru asteko oporraldiaren ondoren, eskualdeko neska-mutilak laster itzuliko dira ikasgeletara; aurretik, ordea, Errege magoen bisita jasotzea falta da, Eguberrietako hitzorduak biribiltzeko.

Urrun geratzen da, jada, artzain eta artzain-andre jantziak soinean, eztarriak berotu eta gabon kantuz eguna bete zenekoa. Hori baitute jai egunen errenkadek: egutegiaren iparra galduarazten dutela sarri.
2016aren etorrerarekin, ordea, hankak lurrean jartzeko garaia iritsi da, Eguberrietako oporralditxoari agur esateko. Tradizioari men eginez, Errege magoen ardura izango da festa hitzorduak biribiltzea, eta Tolosaldeko hainbat herritan egingo dizkiete, gaur, ongi etorriak.
Meltxor, Gaspar eta Baltasarren desfileekin batera, ordea, jokoek, haur ikuskizunek eta zinemak beteko ditu asteburura bitarteko egunak.
Izan ere, lehen tantak bezain gozoak izan daitezke azken zukuarenak eta, are gehiago, hasi berria den urtean: errege opilaren mamitik, zuzen-zuzenean inauterien saltsara jauzi egin behar izango baita, halabeharrez.
Galdutako iparra berreskuratuko dute laster egutegiek, hilabete baino gutxiagoko atzera kontua hasi baita honezkero. Mozorro prestaketen zurrunbiloan sartu aurretik, ordea, azken gabon ospakizunez gozatzea besterik ez da geratzen.

EGITARAUAK HERRIZ HERRI

Alegia
Urtarrilaren 5a, bihar
18:30. Errege magoen desfilea.

Amasa-Villabona
Urtarrilaren 5a, bihar
18:45. Errege magoen desfilea.
Urtarrilaren 10era bitarte

11:00-14:00 eta 17:00-21:00. Patinaje pista, Errebote plazan.

Amezketa
Urtarrilaren 5a, bihar
10:00-13:30. Hamaiketako-jokoak, Gaztelekuan, 6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat.
18:00. Elizatik beherantz abiatuko da Errege magoen desfilea. Larrunarri pilotalekura iritsiko dira eta, bertan, txokolate beroa eskainiko diete.
Urtarrilaren 7 eta 9
Ohiko dinamika, Gaztelekuan.
Urtarrilaren 8a, ostirala
Merienda Gaztelekuan.

Anoeta
Urtarrilaren 5a, bihar
12:00. Anoetako txistulari taldearen kalejira abiatuko da, herriko kaleetan barrena.
18:00. Errege magoen desfilea. Erregeak oinez iritsiko dira plazara, herriko txistulariekin batera, eta gozokiak banatuko dituzte.

Asteasu
Urtarrilaren 5a, bihar
Errege magoen desfilea.

Belauntza
Urtarrilaren 5a, bihar
Eguberrietako ludoteka.

Berastegi
Urtarrilaren 5a, bihar
10:30-12:30. 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, ludoteka.
18:30. Erregeen etorrera, plazan, herriko dantzariekin, txistulariekin eta jaiotza bizidunarekin.

Berrobi
Urtarrilaren 5a, bihar
09:00-12:00. Gabonetako aisialdi plana, plazan. 3 eta 7 urte bitartekoentzat, gorputz espresioa eta oreka emozionala. Aldi berean, frontenisa eta pilota landuko dituzte, teknikaren, jolasaren eta lehiaren bitartez.
19:00. Errege magoen etorrera izango da. Ondoren, opariak banatuko dituzte.

Bidania-Goiatz
Urtarrilaren 5a, bihar
19:00. Hiru errege magoen etorrera herrira. Lehenengo, kaleetan barrena ibiliko dira, eta ongi etorria Bidaniako frontoian egingo zaie. bertan, animaliak, jaiotza, taloak,... izango dira.

Ibarra
Urtarrilaren 5a, bihar
09:30-11:30. Gaztelekuan, Eguberrietako oporren amaiera festa egingo dute, 6 eta 9 urte bitarteko haurrekin.
11:30-13:30. Gaztelekuan, Eguberrietako oporren amaieran amaiera festa 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoekin.

Irura
Urtarrilaren 5a, bihar
17:00. Txokolate jatea, plazan.
18:00. Errege magoen desfilea eta jaiotza biziduna, plazan.

Leaburu-txarama
Urtarrilaren 5a, bihar
10:00-13:00. Gabonetako ludoteka 3-12 urte bitarteko haurrentzat.

Orendain
Urtarrilaren 7ra bitarte
10:00-13:00. Lan egunetan, ludoteka udaletxean.  

Orexa
Urtarrilaren 5a, bihar
Ludoteka eta arratsaldean errege magoak etxez etxe bisita.

Tolosa
Urtarrilaren 5a, bihar
10:00/12:00/16:00. Poxpolo eta Konpainiaren azken emanaldiak, Leidor aretoan.
10:00-13:00 eta 17:00-20:00. Merkatu txikia kultur etxean.
16:30. Errege magoak Iurreamendi egoitzara iritsiko dira.
18:30. Errege magoen desfilea abiatuko da, Plaza Zaharretik.
Urtarrilaren 6a, etzi
12:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua, musika eskolan.
19:30. Jai Alai blues Leidorren.
Urtarrilaren 6ra bitarte
Izotz pista Trianguloan. Ordu erdiz aritzeko, 2 euro ordaindu beharko da.
Urtarrilaren 7a, osteguna
19:15/21:45. The Assassin Leidorren, jatorrizko bertsioan.
Urtarrilaren 8a, ostirala
20:30. El tipo de la tumba de al lado antzezlana, Leidorren.
Urtarrilaren 9a, larunbata
17:00. Txanogorritxo ikuskizuna, Leidorren.
19:30. Paulina, Leidorren.
22:30. En el corazón del mar, Leidorren.
Urtarrilaren 10a, igandea
17:00. Asterix eta Jainkoen egoitza, Leidorren.
Urtarrilaren 17ra bitarte
Gabonetako karrusela, Alondegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!