Joseba Otaegik hirugarren amaitu du

Asier Imaz 2015eko abenduaren 31

Argazkian, finaleko hiru aizkolariak lanean

Urrezko Aizkolarien finala jokatu da Asteasun, gaur arratsaldean. 400 ikusle inguru elkartu dira Usarrabi pilotalekuan.

Aitzol Atutxa izan da lanak amaitzen lehena, Iñaki Azurmendiren aurretik. Nahiko erraz irabazi du bizkaitarrak, nahiz eta betealdia izan duela onartu. Joseba Otaegik ebaki du lehen enborra azkarren, baina jarraian Atutxak harrapatu du. Ondorengo enborretan biak parean ibili dira, baina bizkaitarrak tartea atera dionean, ezinezkoa izan da bere erritmoa jarraitzea. Amaieran, zizurkildarra hirugarren gelditu da.

Urrezko Aizkolarien Txapelketarekin batera, Urrezko Harri Jasotzaileena jokatu da. Hemen ere hiru herri kirolari aritu dira lehian. Izeta II.a izan da txapelduna, Jokin Eizmendi eta Izeta IV.aren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!