Ikatz gehiegi pilatu du aurten Olentzerok

Ataria 2015eko abenduaren 24a

Hasi dira urteko lanik zailena eta potoloena egiten Olentzero eta Mari Domingi. Ilusio bete zaku datoz aurten ere, baina negurik ez du egin, eta ikatz asko du pilatuta Olentzerok.

Herriz herri eta etxez etxe ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi bakoitzari dagokion oparia utziz. Egun bakarra dute horretarako, eta ohi moduan, jatekoa utziko beharko zaie ikazkinari eta Mari Domingiri, eta baita bidean laguntzaile duten astoari ere.

Arratsaldean, herri askotan izan da etxeko txikienei bisita egiten. Zizurkilen, Anoetan, Alegian, Tolosan eta Bidania-Goiatzen kasu. Afaldu eta goiz-goiz oheratzeko abisua eman die haur guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!