Kax kax kax, joz atean

Ataria 2015eko abenduaren 24a

Iritsi da eguna. Artzain-andre arropak soinean jantzi, eztarriak berotu eta baserriz baserri edota kalez kale kantuan ibiltzekoa. Olentzero eta Mari Dominginek badute lana gaurkoan. 

Goizean goizetik esnatu dituzte gabon kantek bazterrak Tolosaldean. Adin guztietako jendea atera da eskean. Gehienek instrumentua izan dituzte lagun erritmoari jarraitzeko. Kax kax kax, milaka ate joko dira egun osoan zehar. Kantuaren ostean, ordaina jasotzeko esperantzarekin doaz taldeak. Jan eta edariarekin hartuko dituzte hainbatek, gozo-gozo.

Olentzero goiztiarrik ere izan da, Asteasukoa kasu. Mari Domingi alboan zuela txikienen gutunak jasotzen aritu da gauean bakoitzari zein opari utzi jakin dezan. Iruran, Mari Domingik egin du lan hori. Alegia, Amasa-Villabona, Ikaztegieta, Abaltzisketa, Amezketa, Bidania-Goiatz, Berastegi, Berrobi edota Tolosan ere izan da girorik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!