Maialen Mariezkurrena saritua Azpeitiako Dantza Suelto Txapelketan

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 22a

Azpeitiko Gazteen XV. Dantza Suelto Txapelketan Alurr Dantza Taldean aritzen den Maialen Mariezkurrena elduaindarrak dantzari onenaren saria jaso du

A, Santo Tomas eguna izanik, Azpeitiko Gazteen XV. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen, Sanagustin kulturgunean. Denboraldiari amaiera eman zioten, lehian aritu ziren 18 bikoteek.

Iker Belintxonek eta Maider Aginagak irabazi zuten txapelketa, baina gainerako sarituen artean iritsi zen eskualderako berri ona. Alurr Dantza Taldeko bi bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, eta bikote horietako kide batek irabazi zuen dantzari onenaren saria; Elduaingo Maialen Mariezkurrena izan zen saria eskuratu zuena.

Gauzak honela, Alurr Dantza Taldetik jakinarazi dute sari honek "motibatu" egiten dituela, eta aurrera begira, denboraldi berriari ekiteko "indarrarekin eta gogoarekin" daudela adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!