Belauntza eta Berrobi arteko errepidean auto bat irauli da

Asier Imaz 2015eko abenduaren 22a

Argazkian, Belauntza eta Berrobi lotzen dituen errepidean autoa iraulita

Gizonezko bat, gidaria, arinki zauritu da, eta Tolosako Asuncion Klinikara eraman dute. Autoa errepide erdian gelditu da iraulita, baina dagoeneko erretiratu dute, eta bi noranzkoak zabalik daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!