Iban Ugartemendia hernialdearra bigarren Euskal Herriko txapelketan

Asier Imaz 2015ko abe. 21a, 19:04

Argazkian, Iban Ugartemendia 200 kiloko harri jasotzeko ahaleginean, Asteasuko frontoian

Batetik bestera joan eta jende bera. Asteburu berezia izan da pasatakoa. Tolosaldea herri kirolen hiriburua izan da, eta kirolari nahiz ikusleen erantzuna handia izan da.

Asteasun, igandean. Ibar Ugartemenedia harrijasotzaileak hitzordua zuen: Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Aimar Irigoien, lesioa medio, azken unean joan ezinik gelditu zen. Baina hala eta guztiz ere, Ugartemendiarentzat ez zen erraza, iazko txapelduna Asteasun baitzen. Eta pronostikoak bete egin ziren, Jokin Eizmendiren garaipenarekin. Txinga eroate txapelketak ere jokatu ziren Usarrabi pilotalekuan.


Egun berean, Tolosan, aizkora apustua zegoen. Gogoangarria izan zen Larretxearen garaipena. Arria V.a ere fin ibili zen, baina betekadari buelta hobekien eman zionak irabazi zuen desafioa.


Larunbatean, Leaburuko DIVA Pentsuaken pabilioian, harrijasotzaileak eta aizkolariak izan ziren.

EMAITZAK

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, Asteasun
1. Jokin Eizmendi         7.200 kilo
2. Iban Ugartemendia   4.975 kilo
3. Aimar Galarraga       3.650 kilo

Euskal Herriko Txinga Eroate Txapelketa, Asteasun
1. Santa Sousa                        35 plaza
2. Garazi Arruti                        31 plaza
3. Laura Perez                         14 plaza


1. Kerman Perez de Heredia     36 plaza
2. Ousmane Drame                 34 plaza
3. Oskar Perez                        15 plaza
4. A. Iruretagoiena                  10 plaza
5. Igor Landa                          8 plaza

Aizkora apustua, Tolosako Zezen plazan
1. Donato Larretxea    47:18’’
2. X. Orbegozo ‘Arria V’    48:14’’

Urrezko Harrijasotzaileen Txapelketa, Leaburuko Diva pabiloian
1. Izeta II    65 jasoaldi
2. ‘Urra’    63 jasoaldi
3. Telleria IV    63 jasoaldi

Diva Pentsuak Saria, Leaburuko Diva Pentsuak pabiloian
1. Joxetxo Urrutia
2. Telleria II
3. Jagoba Otaegi
4. Izeta I

Aizkora desafioa, enbor bakarra nork lehenago ebaki, Leaburuko Diva pabiloian
1. Julian Larrea
2. Etxeberria
3. Unai Zabala
4. Joakin Garmendia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!