Espainiako kongresua, senatua eta Baliarraingo udala erabakitzeko hauteskundeak

Ataria 2015eko abenduaren 20a

Espainiako kongresuko 350 diputatu, 208 senatari eta Baliarraingo 5 zinegotzi daude jokoan gaur ospatuko diren hauteskundeetan. Tolosaldean jende ugari gerturatu da bozkalekura eguerdian

Herritarrak izenarekin zerrenda bakarra aurkeztu da Baliarrainen gaurko udal hauteskundeetara. Olatz Iriarte, Ane Garmendia, Luis Lopez, Mikel Telleria eta Jokin Garmendia dira zerrendako kideak. Udal talde berriak 20 urtez alkate izan den Martzelino Dorronsorori hartuko dio lekukoa. 98 lagunek dute botoa emateko eskubidea, gaur, Baliarrainen. Ane Garmendia, Herritarrak zerrendako kideak nabarmendu duenez, "goiz osoan zehar jendea gerturatzen ari da eta oraingoz normaltasunez joan da eguna".

Normaltasunez zabaldu dira bozkalekuak gaur goizean Tolosaldean. Eguerdi partean gerturatu da jende gehien botoa ematera. Irudian, Tolosako Musika Eskolan kokatutako bozkalekua.

Eguerdiko 12:00ak aldera gerturatu da Olatz Peon Paper Eskolara botoa ematera. Ordu horretan jende ugari ibili da botoa ematen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!