Aiztondoko zerua argituko du Gure Esku Dagok

Ataria 2015eko abenduaren 10a

Uda amaieran Tolosan Sahararen alde egindako antzeko ekitaldi bat

Urteko azken egunean desioak aireratuko dituzte Argitu Erabakia! egitasmoaren baitan.

Abenduaren 31n, arratsaldeko 18:00etan, Aiztondoko Gure Esku Dagok antolatuta, erabakitzeko eskubidearekin lotutako desioak aireratuko dituzte.

Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubian elkartuko dira herritarrak, eta kriseiluetan desioak idatzi, su eman eta zerura jaurtiko dituzte. Kriseilu horiek Aiztondo bailarako herrietan izango dira salgai.

Ekitaldia girotzeko bideo bat egin du Gure Esku Dagok

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!