Eskualdeko zerbitzuak 'ataria.info'-n

Ataria 2015ko abe. 9a, 14:01

Tolosaldeko negozio eta zerbitzuak biltzen dituen gida komertziala argitaratu du ataria.info-k.

TOLOSALDEKO ATARIA-k dagoeneko martxan du bere zerbitzu berria, Tolosaldeko Zerbitzu Gida, Tolosaldeko herritarren eta kanpoko bisitarien intereseko negozio eta zerbitzuak bilduko dituen gida komertziala. Eskualdeko 28 herrietako zerbitzuen eskaintzak biltzen dituen lehen eskualdeko euskarazko gida da. 2500 datutik gora daude bertan herri, sail eta azpi-sailetan sailkatuta, guztia erraz bilatzeko moduan.

Zerbitzu berri hau gure ataria.info webgunean eskaintzen dugu; atari digitala sekulako indarra hartzen ari da eta eskualdekoen erreferentzia nagusia da bertako informazioa bilatzerakoan: egunero 2000 bisitatik gora ditu eta tokiko euskal komunikabideen artean hirugarren jarraituenetakoa da. Zerbitzua webgunean eskaintzeak gainera, informazioa eguneratzeko aukera ere ematen du, eta etengabe berrituko da, eskaintza osoa emanez.

Negozio batzuk gainera agerpen berezi modura agertzen dira. Bertan beren informazio zabala, argazkiak eta bideoak ikusteko aukerarekin. Eta gainera, mapa geolokalizazio bidez erraz bilatzeko aukera eskaintzen du.

Horrez gain, hiru euskarritatik (ordenagailu, tablet eta mugikorretatik) sarbide erraz eta zuzena eskainiko du zerbitzuak. Gainera mugikorretatik sartzen diren erabiltzaileek, bertatik negozioei dei zuzenak egiteko aukera ere izango dute.

Zerbait falta edo oker...

Negozioren bat falta dela ikusi duzu? Baten bat dagoeneko itxi dela? Daturen bat oker?

Mesedez, bidali zuzenketa zerbitzugida@ataria.info helbidera edo jarri gurekin harremanetan telefono bidez. Guztion artean errazago mantenduko dugu Zerbitzu Gida hau eguneratuta.

Zure txokoa eduki nahi duzu?

Negozioren bat baldin baduzu eta zuk ere zure negozioaren informazioa agerpen berezi modura jarri nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan eta gustura lagunduko dizugu.

Harremanetarako bide bat baino gehiago dituzu: zerbitzugida@ataria.info helbidera idatziz, edota edo telefono zenbakietara deituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!