Euskararen Eguna 2015

Gozatuz maitatzen da

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute eskualdean; haur eta gazteak izan dira, euskarari urteko egun guztiak eskaini behar zaizkiola aldarrikatu dutenak.

Abenduaren 3ak puntu gorri bat du euskal egutegian, Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikapen eta ospakizunen arteko nahasketa bilakatu baita, bai erakunde bai herritarren aldetik. Tolosaldean, ikastetxeetako haur eta gaztetxoak izan dira protagonista, euskarak gaurkoa nahiz gainerako egunak hartzen baititu gurean.

Horrela, dantzaz, mozorroz, kantuz nahiz graffitiz jantzi dute euskara gozatzeko hautua, gero, maitatzen ikasteko. Ondoko galerian Amezketa, Berastegi, Ikaztegieta, Irura, Lizartza eta Tolosako irudiak dira ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!