Ernaik Espainiako banderak kendu ditu hainbat udaletxetatik

Ataria 2015eko abenduaren 2a

Tolosaldeko Ernaik Tolosaldeko Ataria-ra igorri duen idatzi batean azaldu du ez duela "ikur arrotz eta inposatzailerik nahi".

Espainiako bandera eskualdeko herritatik "at" nahi duela azaldu du Ernaik: "Gure izaera ukatzen duen eta kateatzen gaituen bandera ez dugu nahi" dio komunikatuak.

Ernairen ustez, "hainbat herrien kartzela izan da Espainiar estatu inperialista eta nazioen okupazioa eta batasun faltsu bat irudikatzen ditu". Horren erantzuletzat jo dituzte Urkijo eta Espainiako Gobernua.

Mobilizatzeko deia

Horrez gain, igande honetan, abenduaren 6an, Durangon egongo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Ernaik. 19:00etan abiatuko da Landako gunetik, eta bertaratu nahi dutenentzat autobusak antolatu dituzte. Tolosako Raku eta Denak tabernetan, Ibarrako Atari eta Gaztetxean, eta Villabonako Iratzarren eskuratu ahal izango dira tiketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!